2026/04/14

Messor, Zeresi zekalearen uztarekin laguntzen dion jainkoa eta inurria


Egia esaten badizuet Linneo horrek nire izena jarri zienean inurri arrunt eta sinple batzuei ez zidan grazia handirik egin. Burutik kendu ezinik nagusiarengana, alegia, Zeresengana, jo nuen iritzi eske. Berak bere horretan uzteko aholkatu zidan. Izan ere, ordurako fede-krisiaren lehen zantzuak aurrikusten ziren, eta hobe inurri bat izatea behin betirako ahaztua izatea baino. Orain, bi mende eta erdi eta gero, argi daukat bete-betean asmatu zuela, eta are gehiago gaur egungo nekazaritza zertan den ikusita. Helburu bakarrak ekoizpena eta errentagarritasuna dira. Aitzitik, gauzak ongi, txukun eta modu jasangarrian egiteak ez du jada ezertarako balio. Dena agrokimikoen eta makinaria handiaren menpe dago, eta nago transgenikoak ere laister batean erabat nagusi izango ditugula. Dagoeneko herri txikietan apenas geratzen dira nekazariak, eta dauden apur horiek aipatutako merkatuaren tranpan erori dira.


Horregatik, ikusten ditudanean nire izena daramaten inurritxoak duela hainbat milioi urte bezain humilki, baina era berean temati ere,  zekaleen haziak biltzen eta euren inurritegietan pilatzen harrotasuna eta morala igotzen zaizkit, eta, garai batean bezala nekazariek beraien landareak berriro maitasunez landatu eta zainduko dituztela amesteko aukera ematen didate.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario