2021/07/13

Purpuricenus khaeleri edo beste zomorro anarkista bat


 Lehengo egunean Aezkoatik bizikletaz ibiltzen altxortxo topatu nuen errepidearen erdian. Pixkat fijatuz gero erraza da asmatzen zergatik zegoen hor. Auto batek harrapatu eta barruko hego bat apurtu egingo zion. 

Luzexkak diren kakalardo hauek bere antena luzeengatik bereizten dira. Horregatik bere izen arrunta, adarluzea (longikorneak) edo kaprikornioa, Zeranbizidoen (Cerambycidae familiaren barruan sailkatzen dira. Guztira 20.000 espezie inguru dira, gehienak xilofagoak edo zurajaleak.