2021/06/28

Graphosoma lineatum edo "Milan"-eko zimitz marraduna


 Hautatu beharko banu zein den zomorrorik bereizgarriena ziur zimitz marraduna aukeratuko nukeela. Pentatomidoen familako hemiptero hau oso-oso arrunta da eta askotan ikusiko dugu basa-azenarioaren  (Daucus carota) infloreszentzietan elikatzen. Dituen kolore aposematiko berezi horiek zapore nazkagarria duela jakinarazten diote balizko harrapariari.

Milaneko futbol-taldea sortu eta  gaur egun hain ezaguna den kamiseta diseinatu zuena Herbert Kilpin izeneko jokalari ingeles bat izan zen. Eta antza, horrek ere helburu aposematikoekin egin zuen, alegia, arerioak odola eta deabruaren gorriarekin eta heriotzaren beltzarekin kikiltzeko. 

Ingeles askok naturarekiko duten grina ikusirik apustu egingo nuke Mr. Kilpin kirolzalea izateaz gain  zomorrozalea ere izango zela.

2021/06/24

Urdanazak edo etxeorratzetan antolatzen diren zomorroen jai pribatuak



Baratxuri edoeta tipulak bezala unbelifero edo Apiazeoen familiakoa den.urdanaza (Heracleum sphondylium) landare belarkara erraldoia dugu. Ale askok bi metrotik gora gailentzen dituzte euren infloreszentzia txuriak, eta bertan polenaz baliatzen, dozenaka kakalardo eta diptero egon daitezke.

Argazkikoan bi kakalardo dira nagusi; batetik, kantaridoen familiakoa den Rhagonycha fulvus ingeleraz soldadutxo gorria bezala ezagutzen dutena, eta bestetik, potologoa eta berdeska den melolontido polit bat, Hoplia argentea izenekoa.

Niri yankien hainbat pelikulatan  etxeorratzen teilatuetan ematen diren jai pribatuen eszena bat ekarri dit gogora.

 Txanpaina eta kabiarraren ordez polena hartuko balute horiek ere ....

Eskerrik asko eskolako Eiderri argazki polit horrengatik