2011/12/01

Ornogabeen arteko sinbiosi harrigarria edo liztorren barraskilesa

Hara, Menorkako plastikoen kontenedore hori batean aurkitu nuen sinbiosi bitxia: Liztor-habi bat barraskilotxo bati itsasia. Ez dut uste oso ohikoa denik baina aurrekari bat izan daiteke. Sinbiosia dela argi dago behintzat. Batetik, barraskiloak nekez aurkituko ditu defendatzaile eraginkorragorik, eta bestetik, liztorrek kontenedorearen babesean habia jartzeko helduleku ezin hobea aurkitu dute oskola horretan.

Horixe kasurik errezenean (edo logikoenean), zeren pentsatzen hasita, zergaitik ez garraio publiko enpresa bat sortu duen barraskiloak? edoeta nomadak izan nahi duten liztorrak???

Insektuei buruz pixkat gehiago jakiteko

Hona hemen insektuen ezaugarriak laburbiltzen dituen aurkezpen bat:



2011/11/24

Makurtu, hurbildu, gozatu

Txikia ederra dela aspaldian esan  zuen baten batek. Zomorroen edertasunaz gozatzeko lupa on batekin (binokularra aukeran) edota makro majo batekin nahikoa duzu. Ez duzu zertan Serengetira, ezta urrutiko natura parkera ere  joan beharrik, zure hurbileko bazterrak miatzen hasi eta listo!!
Presta zaitez fantasiazkoa dirudien mundu erreal honetaz gozatzeko: Era guztietako formak, kolorerik harrigarrienak, zortzi begietako tartaloak, basurdeen adinako izaki iletsuak, matxarda eta barailarik beldurgarrienak topatuko dituzu, besteak beste. Baina ez hori bakarrik euren bizimoduetan murgilduz gero ere, istorio apartak eta pertsonai anitz topatuko dituzu, hala nola; azkarrak, indartsuak, jauzilari itzelak, ehiztariak, nekazariak, abeltzainak, kriston kopetadun bizkarroiak, piratak, lapurrak, lakio-jartzaileak, garbitzaileak, apasionatuak, ankerrak eta abar.
Ikusten duzunez nahi izanez gero badaukazu pixka baterako ... hortaz, lasai hartu eta  ... disfrutatu!! 

2011/11/22

Barraskilo ehiztaria

Batzuetan beldurrezko filmak motz geratzen dira. Ikus bestela, antza Zelanda Berrikoa den barraskilotxo lasai honek egiten duena ...  (ehusfera blogetik hartua eta horiek berriz la ciencia es bella-tik hartua)