2011/11/24

Makurtu, hurbildu, gozatu

Txikia ederra dela aspaldian esan  zuen baten batek. Zomorroen edertasunaz gozatzeko lupa on batekin (binokularra aukeran) edota makro majo batekin nahikoa duzu. Ez duzu zertan Serengetira, ezta urrutiko natura parkera ere  joan beharrik, zure hurbileko bazterrak miatzen hasi eta listo!!
Presta zaitez fantasiazkoa dirudien mundu erreal honetaz gozatzeko: Era guztietako formak, kolorerik harrigarrienak, zortzi begietako tartaloak, basurdeen adinako izaki iletsuak, matxarda eta barailarik beldurgarrienak topatuko dituzu, besteak beste. Baina ez hori bakarrik euren bizimoduetan murgilduz gero ere, istorio apartak eta pertsonai anitz topatuko dituzu, hala nola; azkarrak, indartsuak, jauzilari itzelak, ehiztariak, nekazariak, abeltzainak, kriston kopetadun bizkarroiak, piratak, lapurrak, lakio-jartzaileak, garbitzaileak, apasionatuak, ankerrak eta abar.
Ikusten duzunez nahi izanez gero badaukazu pixka baterako ... hortaz, lasai hartu eta  ... disfrutatu!! 

2011/11/22

Barraskilo ehiztaria

Batzuetan beldurrezko filmak motz geratzen dira. Ikus bestela, antza Zelanda Berrikoa den barraskilotxo lasai honek egiten duena ...  (ehusfera blogetik hartua eta horiek berriz la ciencia es bella-tik hartua)