2013/02/28

Japoneko erleek asiako liztorraz babesteko duten estrategia ikaragarria

Ikus bideoa

Japoneko erleak eta asiako liztorrak aspalditik bizi dira elkarrekin. Koeboluzio horretan liztorrek erleak akabatzen trebetasun itzela lortu dute, baina erleen aldetik ere defentsa estrategia zirraragarria lortu dute.
Erlauntzarekin akabatu baino lehen, liztor esploratzaile batek erlauntza horren berri eman behar du. Erleen aukera bakarra esploratzailea akatzea da.
Bideoaren hasieran, liztor esploratzaile batek erlauntza aurkitu du, sarrera feromonekin markatu eta gero, erlauntzaren barrura sartu da azterketarekin jarraitzeko. Ematen du erleak ez dutela liztorra ezagutzen eta ez direla arriskuaz ohartzen, eta antza, bere horretan jarraitzen dute. Liztorraren hutsegitearen zai daude ordea.
Eta aukera laister iristen zaie, liztor jatun halakoak ezin dio tentaldiari eutsi eta erle bati eraso eta jaten hasten da. Hau da erleek itxaroten zuten unea:
Bat batean, erle pila batek liztorraren gainera jauzi egiten dute. Kontuan izan erleen eztenak ezer gutxi egiten diola liztorrari. Zer lortzen dute eraso honekin bada? Tenperatura igotzea. Liztorrek erleek baino tenperatura bajuxeagoa jasaten dute. Hortaz, erle mordoilo horrekin liztorra kiskaltzea lortzen dute.

Orain bakarrik falta da, "erleeraz" dakien norbaitek hori guztia gure erle gaixoei azaltzea ...


2013/02/12

Munduan malerusik (II)

Harrigarria bada ere erle batek Etxahun handiaren kanta triste eta eder honen bertsioa bidali dit.

 Munduan malerusik hanitz bagirade
bena ni bezain denik ezta ihur ere
bizian parte hartzeko izan behar erle
ordutikan nauzue ni ezbeharren jabe

Erlea izatea ez da jada ohore
egun santu guztia nabil lorez lore
fruitu gehien  gehienak ditugu guk sortzen
gero eztia kentzeko ta gu utzi gosez

Horrekin gutxi ez balitz badugu besterik
varroa izeneko kaparrak ugari
gutaz bazkatzen dira hainbat ta hainbat txori
gu(re) lanaz probezteko ez da alfer gutxi

Berriki etorri zaigu globalizazioa
eulik pasa digute oi parasitoa
ta ekarri digute liztorra asiakoa
horrela bizitzeko hobe herioa 

                           Erlahun

2013/02/11

"Munduan malerusik hanitz bagirade...": Asiako liztorra, erleen etsai berria

Ematen du erleak azkenaldi honetan begiz jota daudela eta "Munduan malerusik" abesteko motiborik ez zaiela falta.

Vespa velutina, antza, kiwi-kargamentu batean iritsi zen Bordelera 2004an, eta urte batzuen buruan Euskal Herriran zen. Hemengo liztorra baino dexente handiagoa eta ilunagoa da eta gainera askoz azkarrago ugaltzen da.

Honatx zenbait esteka interesgarri:

2013/02/08

Koprofagia edo milloika labezomorroen "makromokordoia"

Oraingoan ere ehusferara jo dut zomorroen berri bila, eta hara! saguzahar pila bizi diren kobazulo bateko lurzoruan zer gertatzen den ...