2013/02/28

Japoneko erleek asiako liztorraz babesteko duten estrategia ikaragarria

Ikus bideoa

Japoneko erleak eta asiako liztorrak aspalditik bizi dira elkarrekin. Koeboluzio horretan liztorrek erleak akabatzen trebetasun itzela lortu dute, baina erleen aldetik ere defentsa estrategia zirraragarria lortu dute.
Erlauntzarekin akabatu baino lehen, liztor esploratzaile batek erlauntza horren berri eman behar du. Erleen aukera bakarra esploratzailea akatzea da.
Bideoaren hasieran, liztor esploratzaile batek erlauntza aurkitu du, sarrera feromonekin markatu eta gero, erlauntzaren barrura sartu da azterketarekin jarraitzeko. Ematen du erleak ez dutela liztorra ezagutzen eta ez direla arriskuaz ohartzen, eta antza, bere horretan jarraitzen dute. Liztorraren hutsegitearen zai daude ordea.
Eta aukera laister iristen zaie, liztor jatun halakoak ezin dio tentaldiari eutsi eta erle bati eraso eta jaten hasten da. Hau da erleek itxaroten zuten unea:
Bat batean, erle pila batek liztorraren gainera jauzi egiten dute. Kontuan izan erleen eztenak ezer gutxi egiten diola liztorrari. Zer lortzen dute eraso honekin bada? Tenperatura igotzea. Liztorrek erleek baino tenperatura bajuxeagoa jasaten dute. Hortaz, erle mordoilo horrekin liztorra kiskaltzea lortzen dute.

Orain bakarrik falta da, "erleeraz" dakien norbaitek hori guztia gure erle gaixoei azaltzea ...


No hay comentarios:

Publicar un comentario