2013/03/18

Asiako liztorra Iruñean bertan


Habi hau  Iruñeko erdia-erdian daukagu, hain zuzen, Arrotxapeako zubiaren (aldezaharreko igogailuaren ondoan dagoena) albo batera dagoen platano (zuhaitza) altu baten goiko adar batetik zintzilikatuta. Hain goian ere, ingurugiro teknikariek jakin badakiten arren, ezin izan dutela habia deuseztatu. Dena den, dagoeneko hutsik dago. Aurreko batean esan bezala, erreginek lurrazpian ematen dute negua. Orain, udaberrian, erne egon behar ea berriro toki berera jotzen ote duten. Izan duten arrakastagatik, liteena da errepikatzea.
Jarraituko du...