2021/06/28

Graphosoma lineatum edo "Milan"-eko zimitz marraduna


 Hautatu beharko banu zein den zomorrorik bereizgarriena ziur zimitz marraduna aukeratuko nukeela. Pentatomidoen familako hemiptero hau oso-oso arrunta da eta askotan ikusiko dugu basa-azenarioaren  (Daucus carota) infloreszentzietan elikatzen. Dituen kolore aposematiko berezi horiek zapore nazkagarria duela jakinarazten diote balizko harrapariari.

Milaneko futbol-taldea sortu eta  gaur egun hain ezaguna den kamiseta diseinatu zuena Herbert Kilpin izeneko jokalari ingeles bat izan zen. Eta antza, horrek ere helburu aposematikoekin egin zuen, alegia, arerioak odola eta deabruaren gorriarekin eta heriotzaren beltzarekin kikiltzeko. 

Ingeles askok naturarekiko duten grina ikusirik apustu egingo nuke Mr. Kilpin kirolzalea izateaz gain  zomorrozalea ere izango zela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario