2026/05/09

Messor inurriaren beste balentria bat



  Ez bilatu, ez. Oraingoan ez dago zomorrorik. Argazkiko egitura Afrikako dokumentaletan sarritan agertzen diren termitategi ikusgarri horien antza dauka, baina ez, ez da hori. Hamar zentimetro inguru besterik ez ditu-eta. Korrika eta presaka nihoanez argazkia atera nuen, eta, gero etxean "Google" jakintsuari galdetu nion. Erantzuna zur eta lur utzi ninduen. Batetik egilea ezaguna nuelako. Duela gutxi blog honetan sarreratxo bat egin nion eta guzti,  Messor izeneko inurriari dagokiona. Eta bestetik, oraindik harrigarriagoa dena, aireztapen-tximinia edo zutabe bat da. Flipantea!!. Inurrien indarra eta ahalmena zernolakoa den jakin banekien noski, baina inurritxo baten garun mikroskopikoak inurritegia aireztatzeko horrelako azpiegitura bat diseinatzea ikaragarria iruditzen zait.

Hori ikusita,  gure garunaren ehuneko txiki bat besterik ez dugula erabiltzen dioten hori agian ez da horren tontakeria izango.

No hay comentarios:

Publicar un comentario