
Deabrutxoa jada nekatuta dago gaiztoarena egiteaz. Gaztetan bai, gustura ibili zen oso. Beste intsektuak bere beldur ziren, eta bera sahiesten saiatzen ziren. Egoera horrek besteak baino gehiago sentiarazten zuen eta bere maltzurkeriari eusten zion. Baina urteak aurrera joan ahala sentsazio horrek ez du jada erabat asetzen, eta bakardadearena gailendu egin zaio, ordea. Horregatik bere adarren itxura aldatzen saia eta saia ibili ondoren, azkenean hego moduko batzuk lortu, eta horrela, umeen artean hain kuttunak diren "superwing" delako abioi-superheroi marrazki bizidun baten antza hartu du. Gainera aldaketari fundamentu gehiago emate aldera beste intsektuei laguntzen hasi da. Hala nola, putzu batera erori eta igerian ez dakiten horiei, edoeta amaraun batean eroriberria den beste bati eta abar. Eta badirudi ongi bidean dela, eta dagoeneko beste intsektuek berataz zeukaten ideia aldatzen ari dela, eta jadanik, berarekin egoten dira lasai asko, eta horrelako mesedeak jaso dutenek benetan estimatzen dutela. Eta gure menbrazidoen familiko hemipteroak "deabrutxoa" jarraitzen izaten du, baina dagoeneko kakotxen artean.
Oharra: Argazkia egitea asko kostatu zitzaidan eta azkenean itxura bitxi honekin atera zen. Adarrak ez dira burukoak, toraxaren aurrekaldearen aldaera bat baizik. Esker mila berriro ere Arrieti horrelako altxortxoaren berri emateagatik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario