Gure sitsak Itsasederreko presiotik ihesean Urbisuko herriraino iritsi dira paparazzietatik ihesi. Ematen du Urbisu herrixka txikia eta erabat lasaia dela. Hori da hain juxtu behar dutena. Euren abentura sonatua izan oso. Batetik Nema, gaur modan dagoen artista eta Tineidae familian izugarrizko ospea lortu duena gaueko "showetan". Eta bestetik Pogon, punta-puntako kirolaria bera, eta beldarrendako idolo bat baino gehiago bihurtu dena.
Bikoteak etxe berritu baten sukaldeko lanpara zuri borobila aukeratu dute pausatzeko. Berehala instintoari eta pasioari ezin eutsiz sesioan hasi dira. Gustura daude, azkenean bakarrik. Etxean bizi diren gizakiak ez dira ezertaz ohartu. Euren gauzak egiten jarraitzen dute, bere buruen gainean ematen ari den erromantze beroari kasurik egin gabe. Baina bat-batean, beraien begi konposatuek etxeko gizona aulki baten gainera igo eta haiengana hurbiltzen somatu dute. Gure bikoteak ez du bere jarrera aldatu, harik eta mugikorraren kamararekin enfokatzen saiatu den. Jope!!, hau zorte txarra!! Urbisu bezalako herri txiki batean ere zomorrozale batekin topo egin behar!!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario