Zomorro: Hainbat ornogaberi ematen zaion izena. Animalien %95a (esaterako, milloitik gora artropodo espezie daude, ornodunak berriz, 47.000 espezie inguru besterik ez)
2026/02/27
Haragi-euliaren autoestimua igotzea
Callyphora izenak "edertasunaren eramalea" esan nahi du. Ezinezkoa da jakitea, 1830ean Jean-Baptiste Robineau-Desvoidy frantziar entomologoak horrelako izen arranditsuarekin bataiatu zuenean, genero horretako euliek dituzten kolore metaliko ederrak direla-eta hautatu ala ironiatik jo ote zuen. Orokorrean eta betidanik nazka eta errefusa sortzen duen izakia baita. Dena den, baliteke joera hori aldatzea. Izan ere oraintsu, gizakiaren mesedean garrantzi handiko bi zeregin betetzen dituela jakin dugu.
Batetik ikusi da, larbak nekrofagoak badira ere, imago edo heldu hegalariak polenaz elikatzen direla eta, zenbait landareen kasuan, tipulak esaterako, erleak berak baino erangikorragoak direla polinizatzeko garaian. Eta bestetik, tamalez geroz eta gaiztakeri gehiago dagoen mundu honetan hain bogan dabilen entomologia forenserako ere ezinbesteko baliabide bilakatu dira. Hain da fina beren usaimena ezen; zerraldoa non callyphora han. Gero larbaren estadioari erreparatuta, nahiko ongi zehaz daiteke heriotza noiz gertatu den.
Ea baratzezainak edoeta mediku forenseak ez garenok ere horrelakoak kontuan hartu eta beraietaz dugun iritzia aldatzen dugun ... zertxobait bada ere.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario