Zomorro: Hainbat ornogaberi ematen zaion izena. Animalien %95a (esaterako, milloitik gora artropodo espezie daude, ornodunak berriz, 47.000 espezie inguru besterik ez)
2026/02/25
Cylindroiulus punctatus, buztan kamutseko suge-milazangoa edo ehunzango inflazionista
Ziur naiz gogoan izango duzuela Eugenio handiaren honako txistea: "995, 996, 997, 998, 999 ... ostras!! milazango bat!!!"
Badirudi argazkikoa Julidoen familiako Cylindroiulus punctatus, buztan kamutseko suge-milazangoa dela. Edo zuzenagoak izatera, diplopodo bat . Hau da, segmentu bakoitzeko bi hanka pare ditu. Izan ere, miriapodoetan bi talde dira nagusi. Batetik, arestian aipatutako diplopodo edo milazangoak, motelak eta detritiboroak direnak, eta bestetik kilopodo edo ehunzangoak, oso azkarrak eta harrapariak direnak.
Eta daturik bitxiena, ezetz asmatu zenbat hanka dituen lehengo egunean herriko harraskan itotzear zegoen milazango gaixoak? Bada ehun hanka ditu hain juxtu ere. Zeinek esan behar zigun artropodoetan ere inflazioa egon badagoela. Eta hasierako txistera itzuliz ere, Eugeniok benetan zenbatu izan balitu ...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario