2021/09/29

Sits-pirataren oroitzapenak



 Gure laguna Iñakik bidali digun bideoko tximeletak aspaldiko pasadizo bat ekarri dit gogora. Nik 15-17 urte izango nituen. Gurasoak mandatu bat egitera joanak ziren eta hiru anaiok etxeko saloian  geunden telebista ikusten. Halako batean, burrunba moduko bat aditu genuen pasilloan. Berehala egongelako atearen kristal zeharrargiaren kontra zeozer kolpatzen ere ikusi eta entzun genuen. Ikaratuta atea  ireki  eta hantxe pasilloan alderik alde bitxo ikaragarri bat hegaldatzen ikusi genuen. Hirurok lurrean makurtu ginen. "Baina, zer ote da hau" esan genion elkarri. Sukaldetik trapuak hartu eta hainbat saiakeren ondoren lortu genuen trapu batean azpiratzea. Oraindik bizirik zegoen ordea, eta trapua pixka bat altxatzea lortzen zuen eta guzti. Orduan alkohola potea ekarri eta txorrotada majo bat bota genion trapuaren gainera. 





Bat ere mugitzen ez zela ziurtatuta trapua altxa, eta han agertu zen inoiz ikusitako sitsik handiena. Handik egun batzuetara (internetik ez garai hartan) jakin genuen Atropos hyperanthus delako sitsa bat zela. Plastikozko kutxatxo batean gorde genuen. Nork daki oraindik gurasoen etxean ez ote dagoen?

No hay comentarios:

Publicar un comentario